Belazarte Etxea

Belazarte Etxea landetxea Hernanin dago, Aiako Harria Parke Naturalaren bihotzean, eta, bertatik, Urdaburu (iparraldean) eta Adarra (hegoaldean) ikus daitezke. 11.000 m²-ko lursaila du inguruan, baita landaredi oparoa ere, besteak beste, hortentsiak, sagarrondoak, sahatsak, magnoliak eta gaztainondoak. Lursailean, hiru solairuko etxea, etxola eta igerilekua daude.

Erdiz erdi harriz eta egurrez eginda dago etxea, eta 5 logela bikoitz (bainugela eta guzti), sukaldea, egongela (tximiniarekin), terraza, 2 portxe estali, txokoa eta sukalondoa ditu. Ostatu hartzeko aukera hauek daude:

  • Gehienez 12 lagun: 0. eta 1. solairuak
  • Gehienez 15 lagun: beste logela bat eta txokoa ere badaude etxe handian (-1. solairua)

Etxola osoa harrizkoa da, eta 3 logela, 2 bainugela eta sukalde-egongela ditu, baita lorategia ere, barbakoarekin. Ostatu hartzeko aukera hauek daude:

  • 7 lagunentzako etxola